"Goierritio" mundura
astinduz hamaika bazter
gozamena guretzako
gozamena zuei esker
Herriz herri, plazaz plaza
gabiltz bertatik bertara
kultura oinarri dela
eta musika islada
Egin dezagun eztanda
musikaren bueltan
erraietatik sentituaz
eta bihotza sutan
Fandango, rantxera, ska
rock, kalejira, balada
guztiak ditugu maite
guztien batura gara
Oholtza bizi dugunez
gure azken pororaino
hoberik ez dago zuek
dantzan ikustea baino
Egin dezagun eztanda
musikaren bueltan
erraietatik sentituaz
eta bihotza sutan
Ohh
Eta bihotza sutan
15 сен 2024