Тёмный

Dokumentala: "Lurpeko uren atzetik" 

ilunpe-Art (Arte en la oscuridad)
Подписаться 459
Просмотров 1,9 тыс.
50% 1

20 minutuko dokumental txiki honen bidez, lurpeko uren ibilbidearen eta jardueraren ikuspegi orokorra eskaintzen dugu. Dibulgazio-helburu argi batekin, dokumentalak sistema karstiko baten eraketa eta funtzionamendua azaltzen du, eta urak mota horretako sistemetan dituen funtzioak erakusten ditu: hala nola arrokaren disoluzioa eta horren ondoriozko barrunbeen sortzea, eta egitura mineral desberdinen eratzea, hau da, espeleotemak.
Dokumentalean agertzen diren argazkiak eta bideoak gure inguruko kobazulotan lortuak dira, talde-laneko egun ugaritan.
Dokumental hau egiteko, ILUNPE-Art taldeko kideek lagun gogotsuen laguntza izan dugu. Lagun hauek hainbat alderditan laguntza eskaini digute, modu desinteresatuan, partekatutako pasio eta ilusiotik abiatuta. Eskerrak eman nahi dizkiegu dokumentalean modu batera edo bestera parte hartu duten lagun guztiei, eta bereziki hauei:
Roberto Gallego
Josu Vilacoba
Usoa Alberdi
Eneko Urizar
Olaia Arrieta
Eneko Marigorta
Estíbaliz Soñora
Norman Salazar
Mikel Urquiola
GEBNA
ESPELEOFOTO
Sergio Blanco
AEMTrasmiera
Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu Uraren Euskal Agentziari (bereziki Victor Peñasi), Gasteizko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiari eta ATARIAri (bereziki Gorka Belamendiari), lurpeko uren proiekturako (dokumental honen sorreraren abiapuntua izan zena) gugan jarritako konfiantzagatik.
ILUNPE-Art / Arte en la oscuridad espeleoargazkilari-talde bat gara, pasio eta helburu komunak dituena, hau da, lurrazpiko edertasuna aurkitzea eta argazki eta bideoen bitartez jasotzea. Gure lana hemen jarrai dezakezu:
Web horria: ilunpeart.weeb...
Facebook: / ilunpe-art-arte-en-la-...
RU-vid kanala: / @ilunpe-artarteenlaosc...

Опубликовано:

 

17 сен 2024

Поделиться:

Ссылка:

Скачать:

Готовим ссылку...

Добавить в:

Мой плейлист
Посмотреть позже
Комментарии