Тёмный

Donapaleu: Amikuzeko libertimendua 2023 

dantzan. eus
Подписаться 1,3 тыс.
Просмотров 428
50% 1

dantzan.eus/bi...
Donapaleun inauteriak ospatu dituzte igande honetan Libertimenduarekin. Dantzari, musikari eta zirtzilek herriaren itzulia egin dute eta jarraian Donapaleuko plazaren jabe egin dira. Musikariak iritsi dira lehenak eta segituan lau zapurrak sartu dira plazara serio-serio, eta bakoitza ertz banatan kokatu da. Jarraian sartu dira banderari, zigantak, basandereak eta bolantak. Plazako lehen dantza saioaren ondoren bertsolariek hartu dute hitza. Amets Artzalus eta Haira Aizpurua aritu dira ondorengo kasik bi orduan plazan gertatzen zenaz handik eta hemendik tiraka. Eta horrela, bolant-dantzariak, zirtzilak, bertsolariak, denak txandan-txandan. Zirtzilak urteak emandakoak ekarri dituzte plazara kritikatik eta umoretik; ehiztarien azañak, igerilekuko kontrol sistema, Irulegiko eskua, politikoen botere gosea, zenbait arlotako belaunaldi aldaketak eta transmisioa... bezalako gaietatik abiatu dira. Burgaintzi dantza taldeko dantzariek honako dantzak eman dituzte: bolant-dantza, Muxikoak, Azkaindarrak, Xibandiarrak, Lila, Euskaldunak, Sorginak eta dantza-luzea. Irudiak: Amaiur Aristi. Amikuzeko libertimendua, Donapaleu, 2023-02-26.

Опубликовано:

 

10 май 2023

Поделиться:

Ссылка:

Скачать:

Готовим ссылку...

Добавить в:

Мой плейлист
Посмотреть позже
Комментарии