Spotify: open.spotify.c...
Musika eta hitzak: Esti Markez
Bateria: Josu Erviti
Gitarrak eta baxua: Iker Lauroba
Iker Laurobaren estudioan grabatu eta nahastua.
Erviti Studion masterizatua.
-
Bi begirada elkartu dira
parkeko aulki hutsean,
askatasuna harrapaturik
adar lotuen artean.
Barre txikien hauskortasuna
zoriona da funtsean.
Zubien musu, musuen zubi
bilakatuz harremana,
itsatsirikan gelditu zaizkit
laztan denak, banan bana.
Zure oraina izan nahi nuke
eta ez zure iragana,
laztan denak, banan bana...
Desio gosez eraikitako
bi oso gara batean,
besarkatu eta aska nazazu
gau erdia iristean.
Segi dezagun elkar maitatzen
sekretuan, isilean.
Zubien musu, musuen zubi
bilakatuz harremana,
itsatsirikan gelditu zaizkit
laztan denak, banan bana.
Zure oraina izan nahi nuke
eta ez zure iragana,
laztan denak, banan bana...
15 сен 2024