Тёмный

Goizueta: Inauteriak 2023 Zahagi-dantza 

dantzan. eus
Подписаться 1,2 тыс.
Просмотров 959
50% 1

dantzan.eus/bideoak/goizueta-...
Inaute astearteko iluntzean, goizuetarrak zahagi-dantza egitera atera dira herriko kaleetan, aurreko egunetan baserriz baserri aritu ostean. Makilak eskutan, turuta hotsez iragarri dute iritsiera zuriz jantzitako mozorroek. Garazi Loiarte eta Eneko Apezetxea zomorro edo ikazkinak aurpegi belztu eta ezpain gorrituekin bertakoak eta bisitariak zikintzen aritu dira zahagia bizkarrean, dantzaren amaierako zilipurdiaren ondoren. Zahagi-dantzaren doinua mantra bihurtzeraino etengabe jotzeaz, berriz, Janire Urdanpilleta, Oihane Zugarramurdi, Maialen Uitzi eta Lucia Etxeberria trikitilariak arduratu dira. Oraindik indarrak gorde beharko dituzte, Janire Bakero poltseroak jasotakoak hurrengo larunbateko Kontun Egunean zenbatu beharko dituzte-eta. Inauteriak, Zahagi-dantza, Goizueta, 2023-02-21.

Опубликовано:

 

10 май 2023

Поделиться:

Ссылка:

Скачать:

Готовим ссылку...

Добавить в:

Мой плейлист
Посмотреть позже
Комментарии