Тёмный

Irazu marrazkia 

Подписаться
Просмотров 10 тыс.
% 37

Jexux Mari Irazu
2001-12-16 Donostia (Txapelketa Nagusia)
Gaia: Sei urteko semearekin batera bizi zaren ama ezkongabea zara. Gaur, semea ikastolan, "aita, ama eta ni" deritzan marrazkia egin duela esanez datorkizu. Hiru bertso, nahi duzun neurri eta doinuan.
Haren goxoa, haren epela,
orain malkoek musu umela,
aita ta hirurok marraztu eta
ume hona zatozela; (bis)
zu jaiotzeko zinela
istripu batean bela,
a ze destino krudela!
Ta orain berriz marraztu dezu
bera balitza bezela;
banekien bai ikusi ez ta're
bihotzean zenuela! (bis)
Umea zuri zenbat goraintzi,
oroimenak du mila garrantzi,
zuri barrutik atera zaizu
zenbat maitasun ta antsi! (bis)
Aita gabe ezin etsi,
ta marraztera iritsi;
haurra ezin det sinetsi!
Bere argazki bat badago gelan,
sekula ez dizut utzi,
ta ze marrazki egin diozun
zoaz eta erakutsi. (bis)
Istripu hura ez zan makala!
Baina sortu da bere ezpala,
bere irudia bere aurpegian
soinean daramadala. (bis)
Haurra eder ta kabala,
maitekorra ta apala,
aitak nahiko zuen hala;
marrazki horrek etorkizuna
zerbait goxatu dezala,
eta ez zazu sekula ahaztu
etxean hiru gerala. (bis)

Опубликовано:

 

13 июн 2013

Поделиться:

Ссылка:

Скачать:

Готовим ссылку...

Добавить в:

Мой плейлист
Посмотреть позже
Комментарии : 1   
@xabierarizmendiesnaola9072
@xabierarizmendiesnaola9072 8 лет назад
ok bai bertzolarik