Тёмный

Lizaso eta Irazuren bertsoa 

Mikel zer dizu
Подписаться 156
Просмотров 22 тыс.
50% 1

S.Lizaso
Bizitza hontan izaten degu
noiznahi aukera ugari,
eta bakoitza bere bidetik,
sarri hori gera ari;
gaur zein nundikan etorri geran
ez ote dago nabari?
Zu oso triste etorri zera
eta ni berriz kantari. (bis)
Irazu
Kantari zatoz eta pozikan
aitortu dezun moduan,
alkoholak jota nahiz ta jendia
gaizki dabilen munduan,
arratsaldetan txikiteoa
baizik ez dezu buruan;
nere hitzaldira juan bazina
askoz hobeto zenduan. (bis)
S.Lizaso
Zuk animoak hotz daduzkazu
ta nik berriz bero-bero,
hiru-lau trago afalaurretik
ohitura dut egunero;
zure gisara nik etsitzerik
arren ez zazu espero,
gauza guztiak ongarri dira
neurria hartu ezkero. (bis)
Irazu
Pozik zabiltza, denborarekin
itzali leike irria,
alkoholismoa gizarte hontan
hain da arazo larria!
Zeure eskusa beti bezela
merke didazu jarria,
baina badakit zein izaten dan
eguneroko neurria. (bis)
S.Lizaso
Erabakia norbere esku
ez al daukagu gaurkoan?
Sermoiarekin horren urruti
mesedez ez zaitez joan,
"denborarekin itzali baietz!"
esana zaude alboan;
surikan ez da inoiz itzaltzen
alkohola botatakoan. (bis)
Irazu
Halare zure sententzi hori
ezin liteke omendu,
pixkanaka hasi ta azkenean
bizioraino gailendu;
haseran hartu nahi izaten da
eta gero ezin kendu,
surikan ez da itzaltzen baina
gorputza erre egiten du. (bis)
S.Lizaso
Gorputza pixkat erretze hori
ez da izaten kaltean;
esango dizut lehen neuk esana
beste egunen batean:
"asko ta asko usteltzen dira
sartu ta gero lurpean,
eta nik berriz usteldu nahi dut
bizirik nagon artean". (bis)
Irazu
Neronek ere bizi nahi nuke
baina ez alkohol hutsean,
ez dago zertan beti egonik
bizimodu zorrotzean;
oaindik negana helduko zera
burumakur hotz-hotzean,
orain izena daukazun hori
anonimo bihurtzean. (bis)

Видеоклипы

Опубликовано:

 

19 ноя 2012

Поделиться:

Ссылка:

Скачать:

Готовим ссылку...

Добавить в:

Мой плейлист
Посмотреть позже
Комментарии : 9   
@eritzlarrinaga4598
@eritzlarrinaga4598 2 года назад
Lizaso hori dek ahotsa
Далее
Lujanbio, Egaña eta Lizaso. Hitza asmatzen.
11:26
Просмотров 13 тыс.
Irazu marrazkia
7:47
Просмотров 10 тыс.
НЕ ДЕЛАЙТЕ УКЛАДКИ В САЛОНАХ
00:43
Xalbador Eguna 2006 - Mattin  3/3 - Deiadarra Ekartea
7:45
Bertso afaiye Juio Soto eta Iker Zubeldia
2:02:18
Просмотров 3,6 тыс.
Joxe Agirre gogoratu dute hainbat bertsolarik
8:16
Просмотров 19 тыс.
Sebastian Lizaso eta Jexux Arzallus
5:14
Просмотров 14 тыс.
Irazu gerraz bertsotan
4:10
Просмотров 9 тыс.
goierritarrak. bertso eguna
7:28
Просмотров 10 тыс.
Lazkao Txiki eta Sebastian lizaso
5:41
Просмотров 127 тыс.
Andoni Egañaren bertsoa
4:40
Просмотров 32 тыс.
Ttanttoa: Joxe Lizaso eta Aitor Sarasua
4:59
Просмотров 66 тыс.
Big Baby Tape, Aarne, Toxi$ - Ameli
3:00
Просмотров 218 тыс.
BABYMONSTER - ‘FOREVER’ M/V
3:54
Просмотров 32 млн
Big Baby Tape, Aarne - Supersonic
2:44
Просмотров 332 тыс.
JANAGA - Интервью (Official Music Video)
2:38
Просмотров 546 тыс.